Baionako bidaiarien kanpamentu batera sartu da atzo polizia

Polizia Baionako bidaiarien kanpamentu batean sartu zen atzo goizean, legez kanpokoa den eraikin bat botatzeko aginduarekin, eta operazioan gutxienez pertsona bat zauritu zuten.

 

Landa Ttipi deitu gunean egiten ari diren polizia operazioa. Isabelle Miquelestorena

Landa Ttipi deitu gunean egiten ari diren polizia operazioa. Isabelle Miquelestorena

Justiziak agindurik, polizia frantsesa (CRSak) Baionako Landa Ttipi gunera sartu zen legez kanpoko eraikin bat botatzeko. Polizia andana bat hurbildu zen atzo goizean gune horretara, eta anbulantzia bat deitu behar izan zuten pertsona bat arinki zauritua izan zelako. Bidaiarien kanpamentua da Landa Ttipi, eta dirudienez eraikin bat legez kanpokoa delakoan jaso zuen poliziak bertaratzeko agindua.

 

Poliziarekin batera langile andana bat hurbildu zen gunera legez kanpo eraikia izan zen etxea desegiteko.

Etxea botatzen ari dira langileak./Hitza

Etxea botatzen ari dira langileak./Hitza

Gutxi gora behera CRSen hogei bat furgoneta eta langileen bi kamioi eta garabi bat joanak ziren Landa Ttipi gunearen inguruan.

 

 

 

 

 

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude