Igandean abiatuko dira maskaradak Idauze-Menditik

Idauze-Mendiko gazteek hartu dute aurtengo maskaradak egitearen ardura. Igandean abiatu eta apirilaren 19an emanen dute azkena herrian, orotara 12 ateraldi eginez.

 

P1080976

Beltzeria, kauter eta buhameekin. Laurentx Etxegoin / Xiberoko Botza.

16 urte iragan dira Idauze-Mendiko gazteek azken maskaradak egin zituztenetik. Aurten, talde zinez gaztea osatu dute 30 herritarrek. Halako ohiturarik ez bada ere, igandean meza antolatu dute goizeko 9:00etan herriko elizan, eta ondotik dira abiatuko, auzoz auzo, zazpi barrikadetara.

 

Ondoko igandeetako agenda horrela finkatua da:

 

 

 

 

 

Urtarrilaren 18a, igandea: Idauze-Mendi

Urtarrilaren 25a, igandea: Atharratze

Otsailaren 1a, igandea: Urdiñarbe/Muskildi

Otsailaren 8a, igandea: Garindaine

Otsailaren 15a, igandea: Gamere-Zihiga

Martxoaren 1a, igandea: Altzürükü

Martxoaren 8a, igandea: Ürrüstoi-Larrabile

Martxoaren 14a, larunbata: Maule-Lextarre

Martxoaren 21a, larunbata: Santa Grazi

Martxoaren 28a, larunbata: Zalgize/Iruri

Apirilaren 5a, igandea: Barkoxe

Apirilaren 12a, igandea

Apirilaren 19a, igandea: Idauze-Mendi

 

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude