Ieltxu Ostolaza Aitzinako kidea askatu dute

Goizean atzema dute haren etxean, Ahurtin

 

Elkarretaratzea eginen dute gaur arratsaldeko 18:30ean, Baionako herriko etxe aitzinean

 

 

Jendarmeriara konbokatuak  izan diren gazteak ez dira konbokaziora agertuko.  ehKz

Jendarmeriara konbokatuak izan diren gazteak ez dira konbokaziora agertuko. ehKz

Joan den urriaren 16ean, Aitzina gazte antolakundeko kide bat atxilotu eta lokala miatu zuten herri sarreretako seinaleak kentzea leporatuta. Atxiloketa horren ostean, Aitzina gazte antolakundeko bi gazte konbokatuak izan ziren jendarmeriara. Bi gazteek, konbokazioa agertuko ez zirela adierazi zuten.

 

Gaur goizean Frantziako poliziak, konbokaziora joateari uko egin zuen gazteetako bat atxilotu du haren etxean, Ahurtin. Arratsalde hasiera aske geratu da. Aske utzi duten arren, gazte antolakundeak, elkarretaratzea eginen dute 18:30ean, Baionako herriko etxe aitzinean.

 

Gazte antolakundeak “gogorki” salatu du Ostolazaren atxiloketa eta “beste behin ere”, Frantziar estatuaren jarrera “onartezina eta neurrigabea” dela adierazi du.

 

“Herrien izen frantsestuak”

Ipar Euskal herriko “herrien izen frantsestuak dituzten bide seinale asimilatzaileak kenduz, Euskal Herriko nortasun kultural eta politikoa onartzeko eskatzen” zutela diote Aitzina gazte antolakundeko gazteek. Estatuaren aitortza eta onarpena “eskatzen” duen herri bat dagoela diote. Hori horrela bi eskaera “zuzen” egin dizkiote Pariseko gobernuari. Batetik Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionala eta bestetik, euskararen ofialtasuna.

 

“Baina gure aldarrikapenei entzungor, estatuaren erantzuna beti bezain ridikulua da”, dio gazte antolakundeak. Bide seinalen lapurreta “asumitzen” dutela dio eta “ehun gazte baino gehiagoren” babesa jaso dutela gaineratu du.

 

Herriz-herri “desobedentzia lanean segituko” dutela berretsi du: “Guk argi dugu, berek egiten ez badute guk eginen dugu!”. Ildo horretan, abenduaren 23an, Ipar Euskal Herri mailako ekimen “ikusgarri” bat eginen dutela iragarri du gazte antolakundeak.

 

Elkarretaratzea

Arratsaldeko 18:30ean, Aitzinak deiturik, elkarretaratzea eginen dute Ieltxu Ostolazaren atxiloketa salatzeko. Bide beretik, hilabeteko azken, Euskal presoeta iheslarien aldeko elgarretaratzera joateko deia egin du ere.

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude