“Lan politikoagatik epaituak”

Urtarrilaren 12tik goiti Madrilen iraganen da Ezker Abertzalearen kontrako epaiketa.

 

35 militante epaituko ditu Madrilek, hoien artean dira Haizpea ABRISKETA eta Aurore MARTIN, biak Ipar Euskal Herrikoak

 

Martin eta Abrisketa, Madrilen epaituak izanen dira datorren urtarrilean. / Bob Edme

Martin eta Abrisketa, Madrilen epaituak izanen dira datorren urtarrilean. / Bob Edme

Datorren urtarrilaren 12an, Madrilen iraganen den Ezker Abertzalearen aurkako epaiketa burutuko da. Bertan, ANV “alderdi historikoa”, 2005tik 2009ra Eusko Legebiltzarran egondako alderdia eta Batasuna alderdiko 35 euskal militante epaituak izanen dira.

 

Epaiketa, “oinarri politikoetan oinarritua dela” nabarmendu du Abrisketak. “Fiskalak, bederen, 10 urteko epetxe zigorra eskatzen digu” dio. Are gehiago, akusatzen zaizkien “ekinbideak”, prentsaurrekoak, iritzi publikoak, bilkurak… direla gainera du Martinek. “Egindako lan politikoagatik epaituak” izanen dira.

 

Ekinbide “batzuk” Hego Euskal Herriko eremutik kanpo egin direla nabarmendu dute bi epaituek. Izan ere, Auroren kasuan, 2006ean Baionan egindako prentsaurreko batean parte hartzea leporatzen diote eta Abrisketari, 2007an Bruselan Karmelo Landarekin batera emandako prentsaurreko bat.

 

Euroagindu eskaera

Madrilek Aurore Martin-en aurkako euroagindua eskatu zuenean, Frantses justiziak, “frantses eremuan egindako ekinbideak baliogabetzea” eskatu zuela azaldu du Martin-ek, baina Espainiak Frantses estatuaren eskaera ez du onartu. “Lehen aldia da horrelako kasu bat ematen dela, non estatu batek beste bati konfiantza egiten dion eta azken honek eskaera ez onartzea. Frantziar estatua ez da errespetatua izan Espainiak hartutako erabakiarenkin”, adierazi du Jean François Le Fort Ezker Abertzaleko kideak.

 

Epaiketak “etetea”

Le Fort-ek, “jaukimenduakin bukatzea” eskatu du. Aieteko konferentzia iragan zenetik hiru urte pasa direla gogoratu du eta tarte horretan epaiketak ez direla “eten”. “Urtarrilaren 12an Madrilen epaiketa bat burutuko da eta urtarrilaren 21ean Intza Oxandabaratzen epiaketa”, adierazi du Ezker Abertzaleko kideak. Zentzu berean ” momentu honetan Parisen iragaiten ari den epaiketa” gogora ekarri du baita, “Madrilen 28 gazteren aurka burutzen ari den epaiketa eta ekainean, beste 40 gazteren aurka egin epaiketa” ere.

 

Bide beretik, Euskal Herrian bizi den garai politiko berri honetan, euskal presoak preso “segitzen” dutela azpimarratu du. Eri direnen kasua ere aipagai izan du eta Ibon Fernandez Iradiren kasua aipatu ere. Bide beretik, sakabanaketarekin amaitu behar dela erran du.

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude