Angelun aurkitutako bi gorputzak labankadaz hil zituztela ziurtatu ahal izan dute

Bordeleko auzitegi medikuntzako institutuak, larunbatean Angelun hildako bi pertsonen autopsia egin zuen atzo. Biak labankadaz hil zituztela ziurtatzen ahal izan dute

 

Angelun hilketak gertatu diren etxea. / Sylvain Sencristo

Angelun hilketak gertatu diren etxea. / Sylvain Sencristo

Larunbatean,  labankadaz hilik aurkitu zituzten emakume eta gizon bat Angeluko etxe batean. Atzo Bordalen egindako autopsiaren arabera 38 urteko zaintzaileak, labankada ainitz jaso zituela jakin ahal izan da. 80 urteko etxeko jabeak, bularraldean jasotako labankadaren ondorioz zendu zen.

 

Sud Ouest egunkariak azaltzen duenez, gorputzean zituzten zauriek, argira eman dute labanaren xafla zabala zela. Baionako prokuradore berriak azaldu du, labana bilatzen ari dira “oraindik”.

 

Igandean, arratsaldeko 15:00etan, bere buruaz beste egin zuen 45 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten Baionako baso batean: 38 urteko zaintzailearen bikote ohia. Baionako baso horretan hilik aurkitutako gizonak Angeluko bi pertsonak hil zituela da indarrean dagoen hipotesia. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradoreak adierazi du, indarrean den hipotesia, momentuko duten “pistari garrantzitsuena” dela baina oraindik ezin dutela deus ziurtatu. France Bleu irratiak adierazi duenez, baliteke hemendik aste batera, hipotesia horren inguruko informazio gehiago jakitea.

 

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude