Uztaritzen Bruno Carrere abertzaleak irabazi du

Lapurdiko hiriburu zaharrak auzapez abertzalea izanen du.

 

 

Bruno Carrere. / Sylvain SENCRISTO

Bruno Carrere. / Sylvain SENCRISTO

Lehen aldikotz izanen da auzapez abertzale bat Lapurdiko hiri nagusi batean.

Bruno Carrerek (Uztaritze Bai)  bozen %45,59a bildu du eta horrekin, kontseiluko 22 alki. Bigarren lista bozkatuena Jean Claude St Jeanena (eskuina) izan da, %29,16 ekin, eta horrekin 4 alki lortzen ditu. Hirugarren lekua Dominique Lesbats-entzat (eskuina), bozken %16,94 bildurik. Lebats zen orain arte Uztaritzeko auzapeza. Horrekin 2 alki lortzen ditu. Azken Cecile St Martin (ezker anitza) %8,29arekin eta ondorioz alki bakarra 1 alki.

Dominique Lesbatsek dimisio eman omen du emaitzen ondotik eta ez luke kontseiluan parte hartuko ere, nahiz eta hautetsi izan.

Herriko etxean nagusitzeaz gain, abertzaleek 5 ordezkari bidaltzen dituzte Errobi Herri elkargora. Seigarren ordezkaria Jean Claude St Jean izanen da. Ez luke halere honek hainbeste aldatuko herri elkargoaren itxura, nahiz abertzaleek ordezkari zenbait izanen dituzten.

 

Arbonan berriz, Xabi Apeztegi abertzalea ez da Arbonako auzapeza izanen 31 bozengatik. Marie-Josephe Mialocq (sozialista) izanen da Arbonako auzapeza.

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude