Baxoa euskaraz egiteko aldarria, Parisera

Seaskaren Etxepare lizeoko ikasleek “ekintza sinbolikoa” eginen dute otsailaren 28an Parisen, baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Deia egin diete Seaskako langile, irakasle eta gurasoei mobilizazioan parte hartzera.

 

Bernat etxepare lizeoko ikasleak. / Aitor Renteria

Bernat etxepare lizeoko ikasleak. / Aitor Renteria

Etxepare Lizeoan egindako agerraldian, ikasleek gogoratu dute borrokari esker erdietsi dela Baxoan historia-geografia eta matetematika azterketak euskaraz egin ahal izatea. Ikasketa prozesu osoa euskaraz egin ondoren, ikasketak segitu ahal izateko funtsezkoa den azterketan frantsesa baliatu beharra eskubide urraketa dela azpimarratu dute. Koherentziaz jokatzeko eskatu diete Frantziako gobernuari eta Hezkuntza ministroari.

 

Orain artean bezala, astero gutunak igortzen dizkiote Hezkuntza ministroari, haien eskariari ihardetsi diezaien. Ez dute erantzunik ukan. Ipar Euskal Herriko diputatu eta senatariekin biltzen hasi dira. Colette Capdevielle Baionako diputatuak sostengatuko dituela jakinarazi die. Gisa berean, izenpetze kanpaina bati ekin diote, gizarte eta pololitika eragileekin, haien eskariarekin bat egin dezaten.

 

 

 

 

 

Baxoa euskaraz kanpainaren inguruan gehiago jakiteko.

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude