Lege oharra

Nor garen

EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L. IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA astekariaren eta www.iparraldekohitza.eus webgunearen argitaratzailea da. Egoitza soziala Baionan du: Lises karrika, 3. 64100 Baiona. CPPAP-en zenbakia: 0518 Y 91 020. SIRET-en zenbakia: 44989312200027. NAF-en kodigoa 5811Z. ISSN 2491-1666. Harremanetarako: ieh@hitza.eus.

Lege oharra

www.iparraldekohitza.eus IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA astekariaren edizio digitala da. Webgunea bera eta haren edukiak (testuak, irudiak, soinuak, bideoak, diseinuak, sorkuntzak, softwareak) Creative Commons lizentzia baten pean daude. Zehazki, Aitortu-PartekatuBerdin baimenaren pean. Baldintza horiek salbuespen hauek dituzte: ez diete eragingo EFE eta Argazki Press agentzietatik datozen edukiei eta Euskal Komunikabideak ez den beste enpresa batzuetatik datozenei. Eduki horien gaineko eskubideak haien jabearenak izango dira, eta, beraz, ezin izango dira kopiatu, banatu edota eraldatu jabearen baimenik gabe.

EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k ezin du guztiz bermatu webgunean agertzen den informazio guztiaren zehaztasuna eta fidagarritasuna; ondorioz, nahiz eta, dituen neurri tekniko eta kazetaritzako jarraibide guztiak eman, webgunean izan liteke akats, birus edo segurtasun arazorik. Beraz, akatsik egongo balitz, barkamena eskatzen du aldez aurretik, eta zure laguntza espero du, alegia, ahalik eta azkarrena horren berri ematea, arren, beharrezkoak diren zuzenketak egiteko.

Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako bada soilik; ondorioz, guztiz debekatua dago merkaturatzea, banatzea eta aldatzea.

www.iparraldekohitza.eus-k modua ematen du besterenak diren Interneteko era guztietako informazio, zerbitzu, datu eta programetara sartzeko, eta, halakoetan, EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L. ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaren inguruko erreklamazioen erantzule ere.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webguneko eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko (adibidez, solasgune, eztabaidaleku eta irakurleen iritziak jasotzeko orrietan), eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko; EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L. ez da inola ere erantzule izango.

EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k eskubidea du bere webgunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, aurrez abisurik gabe; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu ditzake, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma moldatu, nahi duenean.

Erabiltzaileak eskubidea du kontrol agintariaren aurrean eskabide bat aurkezteko, datu pertsonalen babeserako eskubideak urratuak izan direla uste badu.

Pribatutasun politika

  1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio bere datu pertsonalak EUSKAL EDITOREA SM enpresaren tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita tratamenduaren erantzulea. Hala, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko erabiliko dira, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, interesdunekin harremanetan jartzeko, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko (bai modu orokorrean, bai nabigazioa, segmentazioa edo profilen arabera pertsonalizatua) eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Kontrakoa adierazten ez badigu, interesdunaren datuak epe zehatzik gabe kontserbatu daitezke, harekin dugun harremanaren jarraipena egiteko.

Interesdunaren datuak tratatzeko oinarri juridikoak hauek dira: eskatutako zerbitzuak emateko kontratua gauzatzea eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa.

EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k konpromisoa dauka erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Erabiltzaileak informazio komertzialik jaso nahi ez badu, tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili dezake. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko dio tratamenduaren erantzuleari, “Interesdunen eskubideak” atalean azaltzen den moduan.

Webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea honen guztiaren jakitun dagoela eta onartu egiten duela pribatutasun politika honetan adierazitakoa.

  1. Datu pertsonalak biltzea

Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko, galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, adierazita egongo da datu horien helburua zein den, eta zer datu eman behar den nahitaez. EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k ez du eskatuko erabiltzaileak nahi duen zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k beharbada ez dio erantzungo erabiltzailearen eskaerari.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osatuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak ez badira, EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k zerbitzurik ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatzea.

Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, haien baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Webgune honen atal batzuetan irakurleen iruzkinak onartzen dira. EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k ez du bere gainean hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien erantzukizuna. EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k beretzat gordetzen du iruzkin mingarriak edo laidogarriak ezabatzeko eskubidea, baita iruzkin horiek egin dituzten erabiltzaileen sarbidea blokeatzekoa edo galaraztekoa ere.

  1. Interesdunen eskubideak

EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, baita datuen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Era berean, edonoiz egin dezake gai honi buruzko eskariren bat. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio  EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-ri: Lises karrika, 3. 64100 Baiona, edo, bestela, ieh@hitza.eus helbide elektronikora idatzi. Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiriaren kopia bidali beharko da.

Interesduna ados ez badago eskariari emandako erabakiarekin, edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake. Eskaera lege ordezkari moduan egiten badu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

  1. Legez kanpoko edukia salatu

2009ko urriaren 29ko 2009-1340 dekretuko 1. artikuluko 10°-aren arabera, legez kanpoko edukia salatzeko, jo harremanetarako ieh@hitza.eus helbidera, idatzi zure txostena eta, ondoren, bidali.

  1. Segurtasun Neurriak

EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k, datu pertsonalak erabiltzean, behar diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu datuen segurtasuna bermatzeko eta eragozteko datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea. Betiere, kontuan izanda egoera teknologikoa, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko edo naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku hartze edo esku hartze bidegabeak, baina ez liratekeela EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-en erantzunkizunpekoak.

  1. Trafiko datuak

Zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistratu ditzake. Hartara, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, aztertu ahal izateko zein izan den ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua, webguneko bisitarien kokapena (probintzia), bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna.

Aipatutako helburua lortzeko, EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k egokiak iruditzen zaizkion softwareak (esate baterako Google Analytics) erabiliko ditu webgune hau neurtzeko eta aztertzeko.

  1. Indarraldia

EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k beretzat gordetzen du bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege edo jurisprudentzia aldaketak izan direlako.EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, EUSKAL KOMUNIKABIDEAK S.A.R.L.-k gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun politika honetara.