Baigorriko errefuxiatuak

Bertsolaria: Egoitz Zelaia

1.Eritrea, Kenya, Sudan
Afganistan ere gudan
ta erdi ixten, erdi irekitzen
aterik ba al da gugan?

 

2.Aitzinuste, aitzinepai
aldez alde dena zemai
nahi ez dugunaz ihesi datoz
ta ez ditugu hemen nahi.

 

3.Zailago ulertzen are
nola ote da halare
zerua beltza, trumoi betean
eta itsasoa bare.

4.Gure irreberentzia
bihurtuz koherentzia
haien gosea asetzen dugu
ala gure kontzientzia?

5.Ezabatutako mapek
errana uler dezaket
laguntza al da? Zer egiten du
desertuan tanta batek?

6.Calaistik hona igorri
haien min ta ibai gorri…
Salda bero bat baino gehiago
bihurtu bedi Baigorri.



Partekatu artikulu hau