Txetx Etxeberri eta Sabrina Ravetta komisarian izan dira

Bizi mugimenduko bi kideak HSBC banketxean eginiko ekintzaren harira deitu dituzte; zehazki, DNA probak egitea ukatzeagatik.

 

Bizi!-k HSBCren Baionako egoitzatik altzariak eraman ditu. /SYLVAIN SENCRISTO

Bizi!-k HSBCren Baionako egoitzatik altzariak eraman zituelarik. SYLVAIN SENCRISTO

Baionako HSBC banketxetik zortzi aulki eraman zituztela egotzita, Bizi mugimenduko kide Txetx Etxeberri eta Sabrina Ravetta polizia etxera deitu dituzte berriz ere. Abokatuak lagunduta izan dira bertan. Martxoaren 17an zazpi kide izan ziren komisarian. Ez zuten deklaratu, eta DNA probak egiteari ere uko egin zioten. Horregatik izan dira berriro ere polizia etxean.

 

Amis de la Terre eta Attack elkarteetako lehendakari Florent Conpain de Nancy eta Thomas Coutrot ere deituko dituzte polizia etxera. “Lapurreta ezkutatzea” egozten diete, otsailean HSBCtik eramandako aulkiak zergen ihesaren aurka borrokatzen diren bi elkarte horiei eman baitzizkien Bizi mugimenduak.

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude