Medikuak grebara deituak ziren atzo

Frantziako Parlamentuan atzo hasi ziren eztabaidatzen medikuen kontsultan pazienteek ordaindu beharreko diru zama (tiers payant) kentzeko proposamena. Ezkerreko parlamentarien gehiengoak alde egin behar luke eta eskuinekoek aurka, medikuen sindikatu batzuek bezala; sindikatu horiek medikuak grebara deitu zituzten atzoko.

 

Juanan Ruiz

Juanan Ruiz

Mediku kontsulta batean, Seguritate Sozialak bere gain hartzen duen diru zama kendurik, eta batzuetan mutualitateek ere bere gain hartzen ez duten diru zama pazienteek pagatu behar dute. Lege proposamenarekin, hori desagertuko litzateke. Medikuen hainbat sindikatuk begi txarrez ikusten dute gobernuak proposatzen duen aldaketa, medikuei lan administratibo gehiegi egitea eskatzen zaielakoan.

Lege proposamenak zehazten du Erien Asurantzek zazpi eguneko epea ukanen dutela medikuei diru hori pagatzeko, eta egin ezean, diru gehiago ordaindu beharko diete. Medikuen sindikatuek, dena den, kontrako posizio irmoa mantentzen dute.

 

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude