Zentro-eskuinak berreskuratzen du departamendua

Jean Jacques LasserreZentro-eskuinak lortu du gehiengoa aski aise Pirinio Atlantikoetan. Lehen emaitzen arabera 27 kantonamendutarik 15 bere gain baititu.

Pentsatzekoa da beraz Jean Jacques Lasserrek bere parioa irabazi duela lehendakaritza lortzeko bidean. Joan den aldian ez bezala, ez luke Alain Iriarten sostenguaren beharrik kargu nagusiaren eskuratzeko zentroaren eta eskuinaren arteko hitzarmena bururaino betetzen bada.

Hautetsiak binomioka izanez, ikusi behar da osatzen dituzten bi kontseilariek berdin jokatzen duten presidentea hautatzeko mementoan nahiz ez den sorpresa handiren menturarik.

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude