Pirinioetako eskualdean laguntzak banatzeko bigarren deialdia luzatu du Udalbitzak

Bidarrain aurkeztu du Udalbiltzak Pirinioetako eskualdean (Nafarroa Garaian, Baxenabarren eta Zuberoan) enpresak eta erakundeak laguntzeko banatzen dituen diru laguntzen bigarren deialdia. Orotara 120.000 euro banatuko dira joan den urtean baino eremu zabalago batean (103 herrietan luzatu zen lehen deialdia eta aurten 128 herri dira barne).

Ezkerretik eskuinera Iker Elizalde Udalbiltzako Nazio Gobernuko kidea eta Hendaiako auzapezordea, Jean-Michel Galant Azkarateko auzapeza, Jean-Michel Anchordoquy Bidarraiko auzapeza, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria eta Lidia Arrossa-Larregi, Bidarraiko auzapezordea. Sylvain Sencristo.

Ezkerretik eskuinera Iker Elizalde Hendaiako auzapezordea, Jean-Michel Galant Azkarateko auzapeza, Jean-Michel Anchordoquy Bidarraiko auzapeza, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria eta Lidia Arrossa-Larregi, Bidarraiko auzapezordea. Sylvain Sencristo.

Udalbiltzako Euskal Garapen eta Kohesio Fondoak joan den urteko deialdiaz bilan positiboa egin du aurtengoa aurkeztu aitzin: 2014an 66 xede aurkeztuak izan ziren, epaimahaiak 19 hautatu zituen eta bakoitzak 6.000 euroko sos laguntza ukan zuen. Arrakasta hori ikusirik eta eskaerak ukanik, Udalbiltzak eremu zabalago batera hedatu du aurtengo deialdia. Gainera, hautatuak izanen diren xedeak ere gehiago izanen dira, 24 izanen baitira orotara. Joan den urteko ildo beretik, diru laguntza gehienak lekuko egitasmoentzat izanen badira ere, mugaz gaindiko lau xede lagunduko dira.

 

Bidarrai hautatu dute goiz honetan deialdia aurkezteko, herriari 15.000 euroko mailegua egin baitio fondoak Onddoena xedea joanarazteko. Jean-Michel Anchordoquy Bidarraiko auzapezak eta Jean-Michel Galant Azkarateko auzapezak parte hartu dute aurkezpenean Udalbiltzako beste hautetsiekin batean. Udalbiltzaren web gunean dira deialdiari erantzuteko bete behar diren baldintzak.

 

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude