“Panelak kentzetik, bide seinalak jartzera”

Aitzinako kideek Ipar Euskal Herriako probintzietako mugetan zein Euskal Herriko mugetan 15 bide seinale jarri dituzte

 

Aitzina Tarnose eta Lapurdi arteko mugan egindako ekimena. / HITZA

Aitzina Tarnose eta Lapurdi arteko mugan egindako ekimena. / HITZA

Goizeko 9:00etatik Aitzinako 30 gazte inguru, Ipar Euskal Herriko probintzietako mugetan zein “Frantzia eta Euskal Herriko” mugetan, 15 bide seinale jarri dituzte. Azken hilabeteetan, Ipar Euskal Herriko herrien izenak frantsesez idatziak ziren panelak kendu dituzte eta uztailaren 14ean Parisera joaten zen tren batean jarri zituzten, “Euskal Herriaren izena era izana” plazaratzeko asmoz, azaldu du Koldo Etxegarai Aitzinako bozeramaileak. Horrez gain, bi aldarri eraman dituzte aitzina: euskararak “beharrezkoa” duen lege babesa eta lurralde historikoaren ezagupen instituzionala.

 

“Xiberoa, Baxe Nafarroa, Lapurdi eta Euskal Herria izendatuz, gure lurraldea partikulazki jositako subjetu aparta dela azpimarratu nahi izan dugu”, dio Etxegaraik eta Ipar Euskal Herriak, behar sozio-ekonomiko “berezituak” dituela gaineratu du. Gaur egungo “administrazio zentralizatuak”, Ipar Euskal Herriak behar dituen “beharrak” ez dituela ontzat hartzen salatu du Aitzinak. “Turismo eredu ekonomiko bakarra inposatzen digu Parisek eta Ipar Euskal Herriak beste baliabiderik ez duela sinistarazten digu”, azaltzen du Koldo Etxegaraik. Parisek zerbitzuak “areagotzen” dituen heinean, laborantza edota arrantza alde batera uzten dituela azpimarratu dute.

 

Ipar Euskal Herriak bizi duen egoera “honi” aurre egiteko, aterabide “bakarra” lokalki erabaki eta ekitea dela dio Aitzina gazte antolakundeak. Xede horri erantzun ahal izateko, “gazteria zabal bati zuzendutako” fromakuntza saioak burutuko dituzte. Bide beretik, Aitzina gazte antolakundeak “Euskal Herri baitu jomugan”, Euskal Herriko gazteen arteko trukaketak burutuko dituzte.

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude