Loretxu Etxamendi Aitzinako kidea atxilotu eta askatu du polizia judizialak

Bordaleko aireportuan atxilotu dute, Kortsikatik itzultzen zelarik. Arratsaldean berriz libre utzi dute bere ordenagailua atxikiz.

 

Aitzinak urriaren 17an, Alez Felmanen atxiloketa salatzeko egindako agerraldia. / HITZA

Aitzinak urriaren 17an, Alez Felmanen atxiloketa salatzeko egindako agerraldia. / HITZA

Aitzina gazte antolakundeak adierazi duenez, polizia judizialak Aitzinako kide den Loretxu Etxamendi atxilotu du gaur arratsaldean Bordaleko aireportuan, Kortsikatik zetorrela.

 

Oraindik atxiloketaren zergatia zein den ez jakin arren, ehkz gazte proiektu komunikatiboak adierazi duenez, baliteke panelen aferagarekin lotua izatea.

 

Joan den urriaren 16ean, Frantziako poliziak Aitzinako kide den Alex Feldman atxilotu zuen eta gazte antolakundeko lokala miatu, frantsesez ziren bide seinaleak lapurtu izana leporatuta. Egun batzuk geroago, gazte antolakundeko bi kidek, akusazio berak medio, komisaldegira konbokatuak izan ziren. Azken biek, konbokazioetara joatea uko egin zioten eta atxilotuak izan ziren. Gaur Larresoroko gaztea den Loretxu Etxemendi atxilotu dute Bordalen. Aiztinak, elkarretaratzea eginen du arratsaldeko 18:30etan atxiloketa salatzeko.

 

Aitzinak “gogorki” salatu du atxiloketa. “Ridikuloa izateaz gain, Frantziar estatuaren jarrera onartezina eta neurrigabe” direla gaineratu du gazte antolakundeak, atxiloketa ostean bidalitako agirian.

 

 

Kanpaina amaiera

Aitzinak, frantseseko panelak lapurtu izana aitortu du eta ekimena legitimoa dela aldarrikatu ere. “Gure herri sarreretan, herrien izen frantsestuak dituzten bide seinale asimilatzaileak kenduz, Euskal Herriaren nortasun kultural eta politikoa onartzeko eskatu genuen” adierazi du Aitzinak. Hori horrela bi eskaera egin dizkiote “Pariseko gobernu sozialistari: Batetik Ipar Euskal Herriko ezagupen instituzionala eta bestetik, euskararen ofizialtasuna.

 

Uztailan hasitako ekimenari amaiera emanen diote datorren abenduaren 23an. Ipar Euskal Herri mailako ekimena izanen dela adierazi dute “hitzetatik ekintzera” pasako direla aldarrikatu dute. Hitzordua, eguerdiko 12:00etan eman dute Baionan, Tarnosera daraman bide nagusian (Sainsontan karrikan).

 

 

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude