EH Bai eta EH Bildu koalizioek euskal presoen egoera salatu dute

Hiru urte pasa dira Aieteko konferentzia iragan zenetik eta euskal presoen baldintzak “ez direla hobetu” salatu dute koalizioek. Are gehiago baldintza “okertu” direla gaineratu dute.

 

EH Bai eta EH Bildu gaur Baionan egindako agerraldia. / Aurore Lucas

EH Bai eta EH Bildu gaur Baionan egindako agerraldia. / Aurore Lucas

Gaur goizean, EH Bai eta EH Bildu koalizioek egindako agerraldian, “preso politikoen kontrako erasoak ugaritu” direla salatu dute. Espainiar gobernuak Auzitegi Gorenari “presio” egiten diola azaldu dute, Europako beste herrialdeetan “presoek emaniko denbora kontutan ez hartzeko”. Zentzu horretan, Frantziako presondegietan diren euskal presoak espainiar estatuko presondegietara “igortzeko mehatxua eta arriskua” dute. “Igortze” horiek, “presoen gogoz kontra” burutuko direla diote eta dispertsioa “oraindik ere” aplikatuko dela gaineratu dute.

 

Hiru urte pasa dira Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia iragan zenetik eta baita ETAk borroka armatua bertan behera uztea erabaki zuenetik. “Euskal gizartearen gehiengo batek gatazka konponbidean pausuak ematea eskatzen duen bitartean, Frantziar eta Espainiar estatuek aitzineko errezetekin segitzen dute”, dio Alberto Unamuzaga EH Bilduko kideak. ETAk jarduera armatua amaitu zuenetik, presoek egoera “okerrera” egin duela gaineratu du.

 

Joan den abenduaren 1ean Parisen iragandako gailurrean Mariano Rajoy eta François Hollande elkar bildu ziren. Hollandek, Frantzian diren presoen artean “ezberdintasunik” izanen ez zela adierazi zuen. Frantziak, presoen inguruko politika “bakarra” zuela nabarmendu zuen. Baina “zoritxarrez” errealitatea bestelakoa dela azaldu du Jean François Le Fort EH Bai koalizioko kideak. Euskal preso politikoen aurka salbuespeneko neurriak aplikatzen dira. Oraindik ere lege berezi batzuk asmatzen dira presoak gartzelan mantentzeko”, salatu du Le Fort-ek.

 

469 euskal preso

Gaur egun Euskal Preso Politikoen kolektiboan 469 euskal preso daude eta horietako hiru Hego Euskal Herriko espetxeetan. “Beste guziak” frantziar zein espainiar estatuan “barreiatuak” dira. “400 eta 1000 kilometroa” artean kokatzen diren 44 espetxe desberdinetan.

 

Euskal preso horien artean, larriki gaixorik dauden 15 preso daude eta horietarik sei, “espetxe arinduan”. Frantzian espetxeratua den Ibon Fernandez Iradiren kasua ekarri dute gogora. Izan ere, Iradik esklerosi anizkoitza du eta presoendegian “mantentzen” dute. Bide beretik, espainiar estatuan espetxeratua den Ibon Iparragirre ere izan dute aipagai. Azken honek, Ihesa C estadioan eta buruko gaitz larriak ere.

 

Presoen egoera “okerrera” doan heinean, 2008na Europar Batasuneko herrien arteko informazio trukea ahalbidetzea eta elkarren zigorrak aitortzen zuen araualdia aldatu zuen PPk, Senatuan aurkeztutako lege baten bidez. “Euskal preso politikoak onura horretatik kanpo utziz” dio Unamuzagak.

 

Gaur egun presoek jasaiten duten egoeraz jabeturik, EH Bai eta EH Bildu koalizioak bost “eskaera” luzatu nahi izan dituzte. Batetik salbuespen neurriekin amaitzea eta baita sakabanekarekin ere. Hollandek abenduaren 1ean egindako adierazpenetatik oinarrituta presoen artea ezberdintasunik ez dela “baieztatuko” duten urratsak ematea eskatzen dute. “Euskal presoak frantziar presondegietatik espainiar presondegietara eraimatea, presoen gogoz kontra eta dispertsioa eskema batean, onartezina da”, azaldu du Le Fort-ek. Hurbilketa kasu bat egongo balitz presoaren “boronsatean oinarritua” izan beharko lukeela dio. Izan ere, bost preso daude kasu horretan eta preso horiek, “arrazoi pertsonalak medio direla eta” ez dute mugituak izan nahi. Zentzu berean, “esku artean” dituzte tresna “guziak” erabiliko dituztela adierazi dute gauzak aitzina eraman ahal izateko. Azkenik, ostiralean Donibane Lohizunen, larunbatean, Iruña eta Donostin, eta urtarrilaren 10ean bilbo iraganen diren manifestazioetara joateko deia luzatu dute.

 

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude