Uztaritzen euskara ofiziala izendatu izanaz deliberoa gibelatua izan da

Auzitegi administratiboak atzo epaitu behar zuen Uztaritzeko herriak euskara ofiziala bilakatzearen deliberoa. Baina dirudienez magistratuaren iritzi aldaketak (hasieran herriko etxearen aldeko iritzia agertu zuen eta atzo berriz kontrakoa) prozedura akatsa eragin du. Ondorioz, epaia abenduaren 30ean edo urtarrilaren 15ean ezagutzera emanen du epaitegiak.

 

Bob Edme

Bob Edme

Uztaritzeko auzapezak, Bruno Carrerek, agintea hartu eta denbora gutxira hauteskundeetan egin promesetarik bat bete zuen euskara ofiziala izendatuz herrian. Patrick Dallenes Baionako suprefetak aldiz, berehala erabakia “antikonstituzionala” zela adierazi eta Uztaritzeko herriaren deliberoa auzitegi administratibora eraman zuen. Frantsesa baita, konstituzioaren arabera, estatuko hizkuntza ofizial bakarra. Prozedura bidean zen eta aipatu bezala magistratuaren iritzi aldaketak ekarri du epaiaren gibelapena. Horregatik dira ere bi data aipatzen epaia ezagutarazteko; magistratuak herriko etxearen alde egiten badu ofizialtasuna babestuz, deliberoa abenduaren 30ean ezagutuko da, aldiz azken aldian bezala berriz ere kontra agertzen bada, epaia urtarrilaren 15ean emanen dute.

Irakurri ere (2014-06-28): Uztaritze salatuko du suprefetak, euskara ofizial izendatzeagatik

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude