Frantziako Kontuen Auzitegiak zalantzan jarri du AHT proiektuaren errentagarritasuna

Frantziako Kontuen Auzitegiak abiadura handiko trenaren (AHT) inguruko txostena aurkeztu zuen atzo. Abiadura Handiko trernarekiko jarrrera ezezkorra nagusitu da

 

Baionako tren geltokia. / Bob Edme

Baionako tren geltokia. / Bob Edme

Abiadura Handiko Trenaren(AHT) kontrako jarrerak areagotzen ari dira. Frantziako Kontuen Auzitegiak atzo plazaratutako txostenak, AHT-ak ekar ditzakeen ondorioak aurkeztu zituen: ondorio ekonomiko negatiboak, ingurumena kaltetu eta onuragarritasun eza nagusitu ziren txostenean. CADE kolektiboak nabarmendu duenez, txostenak, kolektiboak 1992a geroztik salatzen dituen hainbat puntu berresten ditu.

 

Frantziako Kontuen Auzitegia publikatutakoak azaldu duenez, ororen buru, AHTaren errentagarritasunak “behera” egin du.  “Lehenik linea interesgarriak eraiki dira eta ondorik eraikitakoak, razionalitate ekonomikorik gabeko hautuen arabera eraiki” direla salatu du CADEk. Frantziaren kasuan, AHTak iparrean izango zituen linean, %14ko errentagarritasuna lortu behar zuela aurreikusten zen baina ondorioztatu ahal izan dutenaren arabera, %3ra iritsiko da soilik. Datu adierazgarriak izan arren, AHTaren alde diren hautetsiek ez dute bat egin izan nahi datu horiekin.

 

Errentagarritasun eza nabarmentzeaz gain, CADE-k, Auzitegiak ingurumenaren inguruan egin ondorioa nabarmendu nahi izan du. “AHTak saihesten duen CO2a eta AHT suposatzen duen gastu publikoa parekatuz, AHTak ingurumenean eragin gutxi du”, dio CADEk.

 

Frantziako Kontuen auzitegiak beste datu bat ere eman du argira. Izan ere, finantzazio iturriak, proiektuaren azterketak egin ostean bilatzen direla dio. Tours-Bordele egiteko linean ekarri du gogora. Ibilbide hori egiteko, finantzazio iturriak, azterketa teknikoa egin ostean bilatzen hasi ziren.

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude