‘Zazpiak Bat’ eguna, Zuberoa eta Oarsoaldeko harremanak “indartzeko” eguna

‘Zazpiak Bat’ eguna ospatu dute Oiartzunen, Oarsoaldea eta Zuberoaren arteko harremanak eta elkarlana “indartzeko” asmoz

 

'Zazpiak Bat' eguna ospatu zuten larunbatean Oiartzunen. / Udalbiltza

‘Zazpiak Bat’ eguna ospatu zuten larunbatean Oiartzunen. / Udalbiltza

Udalbiltzak bultzatutako Zazpiak Bat Harreman Sarea egitasmoaren kari, Oiartzun, Pasaia, Orereta eta Lezoko udalak Alozeko ikastolarekin elkarlanean, ‘Zazpiak Bat’ eguna antolatu zuten larunbatean Oiartzunen. Oarsoaldeko edo Basabürüko udalerrian “urtero” antolatzen den ekimen honek, “Zuberoarekin harremanak estutzeaz gain, Alozeko ikastolari laguntzeko baliatzeko eguna” dela nabarmendu du Udalbiltzak.

 

“Zuberoa eta Euskal Herri osotik” bertaratutako guziei, ongi etorria egin zitzaien Oiartzungo ikastolan. Ondoren, “harrera ofiziala” egin zen udaletxeko areto nagusian. Bertan, Oiartzun, Pasaia, Orereta eta Lezoko hautetsiek hitza hartu zuten,  baita Oiartzungo zein Alozeko ikastolako zuzendariek ere. Bukatzeko, Mertxe Aizpuru Udalbiltzako lehendakariak hitza hartu zuen eta ‘Zazpiak Bat’ eguneko antolatzaileak zoriondu zituen, zazpi urteetan egindako lanagatik eta lortzen ari dira “fruituengatik” . Ekitaldi garaian, txistulari, dantzari eta abeslariak ere izan ziren.

 

 

Aipuruk, Oarsoal eta Zuberoak egiten duten modura, Euskal Herrian euren harremanak estutzen ari diren udalerri eta eskualdeen lana goraipatu zuen. Udalbiltzako hautetsiek “horrelako ekimenak” bultzatzen segitu behar zutela azpimarratu zuen.

Euskal Herriak kohesio, lankidetza eta barne sinergia behar dituela adierazi zuen Aizpuruk, alor sozialean, ekonomikoan, kulturalean zein politikan “osoki” garatu ahal izateko. “Eta horregatik bultzatu dugu Euskal Pirinioetan lan eta bizi programa. Horren barnean, beste egitasmo batzuen artean, Oarsoaldeko lau udalekin batera Alozeko ikastola laguntzen ari gara, eta nola ez, Pirinioen bi aldeetako herritarrak, eragileak eta instituzioak saretzea dugu xede, gaur egiten ari garen bezala”, adierazi zuen Aizpuruk.

 

 

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude