2014 urtea, Pastoralen urtea

2014. urtea, “hiru Pastoralen urtea” izendatu du Euskal Kultur Erakundeak eta kari horretara urriaren 10ean, pastoralen egileen topaketa antolatu du arratsaldeko 18:15etan Baionako mediatekan

 

Bilketa sareak, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Mediatekak antolatutako hitzordu bat da, Irakur! zikloaren karietara.

 

Kattalin langileak Kaskezur kontramaisua hartu zuen senar, eta hautuak türka egin zuen, bizi erosoa hautatu baitzuen borroka sindikalaren ordez. SYLVAIN SENCRISTO

Kattalin langileak Kaskezur kontramaisua hartu zuen senar, eta hautuak türka egin zuen, bizi erosoa hautatu baitzuen borroka sindikalaren ordez. SYLVAIN SENCRISTO

“2014 urtean urte oparoa izan da Pastoralentzat eta Pastorala zaleentzat” diote Euskal Kultur Erakundeko kideek. ” Ez bat, ez bi baizik eta hiru” Pastoral ikusteko aukera izan da aurten. Pier- Paul Berzaitzek idatzitako ‘Ni Petti Buame’ Pastoralaz gozatzeko aukera izan zen. Horrez gain, Jean Mixel Bexagarrek, Alienorren garaiko trobadoreen kantuak iturri eta emazteak kantari zituen “Akitaniako Alienor” Pastorala eta azkenik, lehen aldikotz egin den hiri Pastorala “Gerezien Denbora“, Itxaro Borda idazlearen eskutik.

 

Aurten hiru Pastorala ikusteko eta gozatzeko aukera izan denez, Euskal Kultur Erakundeak, hiru egileen arteko topaketa bat antolatu du hiruek, antzezlanen horietaz duten “ikuspundu propioa parteka dezaten”. Luzien Etxezaharretan animatuko du solasaldia. Topaketa euskaraz burutuko den arren, frantsesezko itzultzaile bertan izanen da ere itzulpena egiteko.

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude