“Baratzeko hitzak” Odei Barroso bertsolariarekin

Ondare Egunen karietara, Euskal Kultur Erakundeak, Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoaren partaidetzarekin ekitaldi berezi bat antolatu du irailaren 20an

 

Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoa. / Bob Edme

Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoa. / Bob Edme

Euskal Kultur Erakundeak gazte sortzaileen laguntzeko “Hogei’ta” programaren kari, “artista egonaldiak” antolatuko ditu baratze botanikoaren lagunekin batera, Donibane Lohitzuneko baratze botanikoan, 2013-2014 ikasturtean zehar Odei Barrosoren laguntzarekin.

 

Bada zonbait urte, Euskal Kultur Erakundea eta Donibane Lohitzuneko Paul Jovet baratze bonatikoa partaidetza lanean ari direla. Hori horrela, Euskal Kultur Erakundeak eta baratze botanikoen lagunek, lau “artista egonaldi” antolatuko dituzte Odei Barrosorekin batera sasoi bakoitzean zehar. Barrosok, “noizean behin”, Donibane Lohitzuneko bertsu eskolako gazteak berekin batera eramanen ditu baratzera, “hauek ere baratzeak sortzen dizkien emozioak elez eta gero paperrez” finkatu ditzaten. Testu guzti horiek liburu batean bildu dituzte abenduan eta irailaren 20ean arratsaldeko 16:00etan, Ondare Egunen karietara, egonaldi horietan “sortutako” guzia publikoki aurkeztuko dituzte Donibane Lohizuneko baratze botanikoan.

 

Halaber, Donibane-Lohizune eta Ziburuko bertso eskolako gazteek ere bertan izanen dira.

 

 

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude