Lurra eta Etxebizitzako bi kide konbokatuak izan dira Uztaritzeko jendarmerian

Lurra eta Etxebizitza kolektiboko bi kide konbokatuak izan ziren uztailaren 3an Uztaritzeko jendarmerian, 2013ko irailan Senperen antolatutako ekimenean “andeatze tipi bat” egin zutela akusaturik

 

Lurra eta etxebizitza Kolektiboak, iazko irailan antolatutako ekimena Senperen. / Gaizka Iorz

Lurra eta etxebizitza Kolektiboak, iazko irailan antolatutako ekimena Senperen. / Gaizka Iorz

“Konbokazio hau salatzea ezinbestekoa da, estatu frantsesak lurra eta etxebizitzari buruzko borroka kriminalizatzen saiatzen duelako, oraindik errepresioa erabiliz” salatu du Lurra eta Etxebizitza kolektiboak.

 

Kolektiboako kideek, hainbat ekimen antolatu zituzten iazko udan. Uztailaren 6an, autokarabana bat antolatu zuten Mauletik Donibane Lohitzunera. Ekimen horren helburua, milaka heritarrek egunero zeharkatzen zuten kilometroak salatzea zen. Beraien etxebizitzatik lantokira egiten duten ibilbidea, “jakinez eta kostaldean badela lan gehiago eta ez dugula diru aski kostaldean bizitzeko”.

 

Udako kanpainaren baitan agorrilaren 30ean, higiezinen agentzien kontrako ekimen bat burutu zuten Donibane Lohitzunen. Goi mailako agentzia bat okupatu zuten goizean, arratsaldean hetsirik egoteko helburuarekin. Hestea lortu zutenean, inguruko beste agentziak itxi zituzten, orotara hamar agentzia itxiz. Arratsaldean, manifestazio bat burutu zuten Donibane Lohitzuneko kaleetan zehar. Manifestazio ostean poliziarekin izandako istiluen ondorioz, bi gazte atxilotu eta beste hiru zauritu suertatu ziren. Kolektiboak, poliziak egun horretan izandako jarrera gogorki salatu zuen.

 

Azken hitzordua, Ibarrungo plazan izan zuten. “Kudeaketa txarra duen lurra” defendizteko ekimen bat eginen zuten. Joan den ostegunean, kolektiboko bi kide Uztaritzeko jendarmeriara konbokatuak izan ziren, azken ekimen horretan “andeatze tipi bat” egin zutela akusaturik.

 

Kolektiboaren ustetan, lurra eta etxebizitzaren alde aitzina eramaten duten “borroka”, “borroka duin eta beharrezkoa da”.  “Duela urte batzuk orain, gure diskurtxoa publikoki plazaratzen dugula eta egoera orokor hau salatzen dugula gure ekimenen bitartez” azpimarratu du. Hori horrela, uztailaren 3an konbokatuak izan ziren “kideei” beren sustengu guzia helarazi diete.

 

 

Partekatu artikulu hau

Egin ekarpen bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude